top of page

Errespetuaren garrantzia

 

Lehiakortasuna bideratzea

 

Kirolan guk baino gehiago dakiten pertsonak daudela esan beharra dago. Gainera, kirolan zein bizitzan arauak daude eta hauek bete egin behar dira.

​

Hau guztia kontuan izanda, oso garrantzitsua da kirolari giza hartzen dugun konpromisoa. Konpromiso honek, errespetua izatea exijitzen du, gurekin eta praktikatzen dituzten guztiekin. Kirolari guztiek errespetua izateko eskubidea dute. 

​

Lehen Hezkuntzan umeen arteko lehiakortasuna arrunta da eta irakasleek, gurasoek, entrenatzaileek... ondo bideratu behar dute umeek errepestuarekin aritzeko eta lehiakortasun osasuntsua izateko. Lehiakortasuna izatea ez da txarra, motibazioa sustatzen duelako eta norbere burua gainditzea bultzatzen duelako, ezarritako helmugak handitzen.

 

Kirolak gizarteratzea eta integrazioa sustatzen du. Ume bakoitza desberdina da eta gaitasun ezberdinak ditu. Ezinbestekoa izango da guztien gaitasunak eta ezberdintasunak errespetatzea, mespretxuzko egoerak ekiditeko.

búsqueda de equipos
  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page