top of page

KIROLAREN ONURAK

Argi daukagu kirola egitea onurak dituela umeetan. Onura hauen inguruan aritzeko, sarrera hau erabiliko dugu, hauen inguruan hausnartzeko eta galdera batzuk ulertzeko: 

 

Sarrera honekin hasi baino lehen Friedrich Schiller olerkariaren hitzak azpimarratuko ditut:

«El hombre sólo juega cuando es libre en el pleno sentido de la palabra y sólo es plenamente hombre cuando juega». 

 

Lehenengoz, umea izan behar da, muga barruan, zer motatako kirola egin nahi duen aukeratzen duen pertsona, bera izango baita praktikatuko duena. Gainera, inguruneak umearen hautaketan baldintzatuko du (lagunak, publizitatea, telebista…). Horregatik, ingurune hau zaintzea beharrezkoa izango da, umea aukeraketa egiteko momentuan onartua sentitzeko.

 

Ariketa erregularrak umeen garapen fisiko eta mentala garatzen du. Gainera, kirolak haurrei sozialki integratzen eta oinarrizko balioak eskuratzen laguntzen die, baita hezurrak eta muskuluak behar bezala garatzen ere.

​

Hauek dira, besteak beste, kirolak ekartzen dituen onurak: 

  • Umearen gizarteratze prozesuan lagungarria da

  • Arauak daudela eta hauek bete behar direla irakasten du

  • Lotsa gainditzen eta besteekin komunikatzen laguntzen du

  • Indibidualismoa alde batera utziz, umeetan lankidetzan aritzeko beharra sustatzen du

  • Hark baino gehiago dakien zerbait dagoela irakatsiko dio, eta honi onartu eta errespetatu behar dela

  • Koordinazioko mugimenduetan garrantzi handia dauka

  • Hezur eta muskuluen hazkunde egokia sustatzen du

  • Garapen psikomotorrean laguntzen du

  • Akats fisikoak zuzentzeko aukera ematen du

  • Ohitura onak izateari ematen du garrantzia

  • Garbitasuna eta osasuna sustatzen du

  • Bizitzan ardurak daudela erakusten du

Modu bisualean ikusteko, hemen atxikitzen dizuet sortutako infografia:

Sin título.png
  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page