top of page

Azkeneko sarrera honetan blogaren inguruan hausnartu dudan informazioa laburtuko dut, ekarpen pertsonal bat egiten eta niretzat baliagarriak diren alderdiak aipatzen. Gainera, aholku batzuk emango ditut kirola egitea edo praktikatzea dituzten onurak maximizatzeko. 

​

Lehenengoz esan beharra daukat kirola egitea umeei eman behar den AUKERA dela, haiek izango dira aukeratzaileak eta haien eskutan egongo da ardurak jasotzea kirola egiterako orduan. Horrez gain, gure lana hezitzaile moduan eta gurasoen lana izango da umeei motibatzea, aholkuak ematea eta askeak izateko aukera ematea, hau da, haiek ausartu behar dira inoiz egin ez dituzten gauzak egiteko, nortasuna eraikitzeko eta haien izaera sortzeko. 

​

Bigarren puntuari dagokionez, oinarrizko balio batzuk eman behar dizkiegu kirolaren erabilera egokia sustatzeko, errespetuaren eta lehiaketaren desberdintasunak transmititu, alde onak eta txarrak esanez. 

​

Adin txikiko umeak direnean, osasunaren kontuak gurasoak eraman beharko dituzte. Osasuna ezinbesteko alderdia da bizitzan eta gurasoek izugarrizko lana dute osasuntsuak diren janariak prestatzen, gaixotasunak ondo tratatzen, haietan arreta jartzen...

 

Gonbidatuko nituen kirola ezberdinak praktikatzera, haien gustokoena aurkitu arte. Bestalde, kirolarekin zerikusia dituzten lanak edo esperientziak jardutera gonbidatzen diet, izugarrizko esperientziak bizi ditudalako eta bizitzaren beste alderdi bat ezagutu dudalako.

​

Laburbilduz, kirolaren aktibitatea esperientzia oso onuragarria da, eragin oso handia izaten du umeen bizitzan eta bizitzarako prestatzen digu, konpetentziak eta gaitasun ezberdinak sortzen eta garatzen.

​

​

​

​

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page