top of page

ARBITROAREN MUNDUA

Hezitzatilea gaztearen hazkuntzan gehien eragingo duen pertsona da, ez bakarrik kirolari dagokienez, baizik eta pertsonalki ere. Umeek bere nortasuna eraikitzean haien ingurumeneko pertsonak irudi moduan hartzen dute eta gu hezitzaile moduan ispilu on bat izan behar gara haiei aholku egokiak emateko eta bide egokietatik bideratzeko. Gainera, gure lana izango da umeei motibatzea eta kirola egitera bultzatzea. Honez gain, hezitzaile moduan konpetentzia batzuk irakatsi egingo ditugu umeek gaitasun batzuk eskuratzeko. 

 

Nire burua aurkeztean futboleko arbitroa naizela aipatu nuen. Nire erabakia kurtsoa egitea izan zen, nire zaletasun bat zelako eta futbolaren zale handia naizelako. Orri honetan 5 urte hauetan bizi dudan esperientziei buruz hausnartuko dut, alde onak eta txarrak aipatzen. 

​

Futboleko arbitroa naiz, 5 urte daramat ekintza hau praktikatzen eta gorabeherak izan ditut. Lehenengo urteetan ume txikiak arbitratzen nituen eta egoera txarrak bizi nituen. Ohikoa da gurasoen mespretxuzko jarrerak jasatea. Honekin jarraituz, banekien zer mundutan sartzen nintzen baina nire ustez gurasoen lana etxean zer daukaten jakitea izan behar da, umeei motibatzea eta kanpoko pertsonei (arbitroak, taldeko kideak, entrenatzaileak…) haien lana egiten uztea. 

​

Esperientzia hartzen nuen bitartean, egoera lasaitu zen eta alde onak agertzen joan ziren. Umeekin aritzea, futbola ikustea eta partiduak bideratzen saiatzea. Gainera, arbitro bezala hazten zaren bitartean pertsona asko ezagutzen dituzu eta nire bizitzaren puntu honetan, hauetariko asko lagunak dira.

 

Momentu honetan, adin guztietako jokalariak arbitratzen ditut eta nire futboleko jokalari bizitza alde batera utzita, egunero jarraitzen dut maitatzen lan hau eta ikasten jarraitzea eta urte askotarako lana eta zaletasuna izatea espero dut.

​

​

Tarjeta roja

Bideo honetan gazte bat bizitzen duen mespretxuzko egoera bat agertzen da. Pertsonak gara eta batzuetan akatsak egiten ditugu. Hala ere, errespetuan aritu behar gara, enpatia garatzen eta besteei laguntzen. 

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page