top of page

KIROLAREN MITOAK

Kirolaren munduan mito asko sortu dira eta gure lana hezitzaile moduan ikasleei eta umeei oinarrizko ezagutza batzuk transmititzea izango da, haiei prestatzeko eta haietan ikuspegi kritiko eta konpetentzia batzuk sortzeko. Sarrera honetan kirolaren munduan dauden uzte faltsuak eta mito batzuei buruz hausnartuko dut. Horretarako, nire esperientziatik eta ikertututako informazioetatik abiatuko naiz mito hauek gezurtatzeko eta nire ikuspuntua emateko. Besterik gabe hauek dira kirolaren munduan gehien zabaldu diren sinesmenak:

  • Kirola beti hezitzen du: Kirola erreminta hezitzailea da baina batzuetan, hezitzen dugun moduaren arabera, guztiz kontrakoan bihurtu ahal da. Kirolari askok irabaztea edo arrakasta lehenetsi egiten dute osasunaren edo hezkuntzaren gainetik. Momentu honetan kirola ez du hezitzen. Beraz, kirola hezitzen du honen erabilera egokia egiten dugunean (balioak, konpetentziak eta helburuak finkatzen).

  • Zenbat eta ariketa gehiago hobeto: Kasu honetan nabarmena eta logikoa da osasuna hauen gainetik ipini behar dugula. Horrez gain, pertsona askok ez dute hau ulertzen eta beste batzuk, lehen esan dudan bezala, beste gauza batzuk lehenetsi egiten dute. Kirola osasuntsua da, baina horretarako, iraupen, maiztasun eta intentsitate egokia erabili behar da, besteak beste lesioak es pairatzeko.

  • Kirola ikasketak desbideratzen ditu: Mito hau gurasoen eta hezitzaile askoren artean zabalduta dago. Pertsonalki pairatu nuen txikia nintzenean. Irakasle bat bilera batean nire gurasoei esan zion nik kirola utzi behar nuela, hezkuntzarako bateraezina zelako. Umeak, klasetik ateratzean aisialdirako denbora behar dute, estresa ekiditzeko eta haien gaztedia gozatzeko. Gainera, blog honetan esan dudan bezala, kirola hezitzailea da eta bizitzarako alderdi askotan lagungarria izan ahal da.

  • Izerdia botatzea argaltzen du: Kirolaria naiz eta nire bizitzaren aldi honetan, "fitness" munduan nago sartuta. Oinarrizko ezagutzak dauzkat esperientziagatik, bildutako informazioagatik eta eskuratutako kurtsoagatik. Ohikoa da gimnasioan janzkera asko eramaten duten pertsonak aurkitzea, haien ustez izerdia botatzean argalduko direlako. Bizitzan asko zabaldu den mito bat da eta arriskutsua izan ahal da. Gure gorputza urez beteta dago eta izerdia botatzean egiten dugun gauza bakarra deshidratatzea izaten da. Arazo hau ekiditzeko, kirola egin baino lehen, kirola egitearen momentuan eta amaitu ostean asko hidratatzea ezinbesteko gauza izan behar da.

  • Kirola bakarrik da kirolarientzat: Sinesmen hau kirola inoiz egin duten edo gutxi praktikatu dutenen artean zabalduta dago. Kirolan zein bizitzan, estereotipoak existitzen dira, eta pertsona askok pentsatzen duten estereotipo hauetatik ateratzean haiek ez dira baliagarriak edozein gauza egiteko. Azken urteetan kirola gizarteratu egin da eta egunero gehiago dira kirola praktikatzen dituzten pertsonak. Oraindik lan handia egin behar da guztizko inklusioa lortzeko eta aurreiritzi eta estereotipo guztiekin amaitzeko.

1368503.jpg
  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page