top of page

KIROLAREN ERAGINA GIZARTEAN

Munduan herri azpigaratu asko daude. Herrialde hauetan baliabideak eskasak dira eta agortzen dira. Umeen garapena ez da ziurtatzen herrialde hauetan eta haientzat ailegatzen diren laguntzak batzuetan ez dira nahikoak. Horrez gain, kirolaren esparruan ohikoa da gehien behar dutenentzat ematen den laguntzari buruz entzutea. Elkarte hauek ez dituzte bakarrik laguntza ematen herrialde azpigaratuetako biztanleriari, munduan mota guztietako arazoak daude (loditasuna, ezgaitasun intelektuala, nahasmenduak...) eta fundazio hauen xedea izaten da hauei laguntzea. 

 

Kirolari ospetsu askok lan egiten dute ongintzazko elkarteekin edo haiek sortutako fundazioekin. Haien konpromisoarekin ez dute bakarrik behar dutenen pertsonei laguntzen, agerikotasuna ematen dute arazo hauei. Gainera, kirolari hauek ospetsuak direnez eta oihartzun mediatiko handia dutenez, jarraitzaileentzat, kirolako zaleentzat eta orokorrean, gizarteentzat inspirazio handia izan ahal dira.

​

Kirolari ospatsuen artean, Gasol anaiak, saskibaloiko jokalariak, Gasol Foundation sortu zuten haurren loditasuna ekiditzeko. Tenisan, Rafael Nadal Elkartea proiektu askotan lan egiten du, besteak beste, inklusiorako proiektuak, ezgaitasun intelektualarentzako proiektuak... Futbol jokalarien aldetik, Iker Casillas, Sergio Ramos edo Gerard Piqué elkarte pertsonalak dituzte. 

​

Beste kirolari askok lan egiten dituzte elkarte ospetsuekin. Elkarte hauen artean UNICEF aurkitzen da. UNICEF desnutrizioaren kontra borrokatzen du. Fundazio honetan adibidez, Fernando Alonsok enbaxadorea izan da 2005 urtetik aurrera.

​

Laburbilduz, kirola, munduan eragina oso handia dauka eta ezinbestekoa da arazoak dituzten pertsonei laguntzea. Horretarako, aukera egokia da kirola duen eraginaren bitartez laguntza hau sustatzea. Gainera, umeek txikitatik balio batzuk eskuratu behar dituzte etorkizun batean haien laguntza prestatzeko eta elkarte hauen kideak izateko.

​

​

​

Hemen atxikitzen dizuet UNICEF elkarteak sortutako iragarkia haurren desnutrizioarekin amaitzeko.

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page