top of page

ENTRENATZAILEAREN ESPERIENTZIA

Aurkezpenean esan nuen bezala kirolaren maitatzailea naiz, konkretuki futbol zalea. 10 urteko umeen entrenatzailea naiz, 20 umeko talde bat daukat lagun min batekin. Gure eskutan dago umeen motibazioa mantentzea, autoestimua zaintzea, entremenduak eta partidoak koordinatzea eta umeen garapena sustatzea.

​

Nire taldean, kultura ezberdinetako mutil eta neskak daude eta lehenengo egunetik giro ona mantentzen dugu (heterogeneitatearekin lanean).  Nire helburuen artean futbola irakastea alde batera utzita, balore batzuk ematea eta haien kirola praktikatzeko gogoak sortzea dira (osasuntsu egoteko, gizarteratzeko eta nortasuna sendotzeko).

 

Kirolak hiru modutan ulertu ahal ditugu eta hirurak baliagarriak dira. Honetako bakoitzak zer momentuan erabiliko dugun argi izan behar dugu. 

​

  • Kirola dibertitzeko: Ondo pasatzeko egiten dena.

  • Kirola lehiatzeko: Bakoitzak bere burua gainditzeko, konpromiso bat hartzen.

  • Kirola hezteko: Baloreak indartu eta garapena sustatu.

​

Orokorrean, bizitzen ari naizen esperientzia oso ona eta aberasgarria da. Guztien arteko errespetua eta daukagun giro ona nabarmentzen da. 

Hemen atxikitzen dut bideo bat, non futboleko entrenatzaile bat hitzaldi motibagarri ematen du bere taldeari. Argi geratzen da entrenatzailearen garrantzia, eta zer nolako eragina dauka pertsonengan.

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White YouTube Icon
  • White Instagram Icon
bottom of page